Danimarkatik Altsasuko Gaztetxera

Guaixe 2011ko irailaren 14a

Gaur iluntzean Danimarkako The movement punk taldeak kontzertua eskainiko du Altsasuko Gaztetxean. The Jam taldearen ondorengoak jotzen dituzte. Taldeak 60ko hamarkadako musika, kritika sozial eta politikoa eta melodia itsaskorrak uztartzen ditu. Hiru ezaugarri horiek egungo Europako punkrock talde jarraituenetariko egin dute. Altsasuko Desgarro taldeko gazteek irekiko dute kontzertua, gaueko 23:00etan.