Errepikako joleak protagonista

Guaixe 2011ko irailaren 14a

Altsasuko Udalak festetako egun handian ezkila errepikan aritzen diren eta hura mantendu izan duten pertsonak omendu ditu. Alkateak emakume altsasuarrak parte hartzera animatu ditu. Urteko azken errepikaren ondoren izan da. Udaleko kideek zapi bana eta pilota jaialdirako sarrera parea oparitu dizkiete ezkila-joleei. Haien omenez ere zortzikoa dantzatu da. Honakoek jaso dute omenaldia: Pablo Bergera, Enrike Zelaia, Eduardo Alvaro, Iñlaki Bengoetxea, Jesus Irisarri, Asier Beramendi, Felix Martinez, Javier Amillano, A. Migel Perez de Villarreal, Mikel Santamaria, Victor Lopez, Jesus Bengoetxea, Alberto Alvaro, Iñaki Mendoza, Josetxo Lumbreras, Asier Vicario eta Xabi Martinez.