Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 3an izan bazen ere, herenegun harrotu zituen hautsak estatuko komunikabideetan Altsasun egindako Erregearen diskurtsoa parodiak. Interneten jardunaldiaren berri ematen duen bideoa zeresana eman du prentsan, sarean, irrati eta telebistetan. Umorea eta aldarrikapena batzen zituen jardunaldian, antolatzaileek segurtasun indarrek Altsasun duten presentzia itogarria salatu nahi zuten. Horrekin batera, azken aldian altsasuarrek jaso dituzten isunak (10.000 euro baino gehiago) ordaintzeko dirua bildu nahi zen. Egitarauan besteak beste bazkaria, segurtasun indarrez mozorrotutakoek desfilea eta erret hitzaldia zegoen.Festetako txupinazoaren kontura, aurretik ere, Altsasu estatuko medioetan ere notizia izan da. Haietako askok jaso dute PPk edo PSNk egindako salaketa, baliogabetutako zerrendetako kideei festen hasierako suziria piztea uzteagatik. Edota alkateak presoen aldeko kamixeta zeramala zeramalako.www.vimeo.com/28794182 Interneteko helbide horretan ikus daiteke eguneko bideoa. Dagoeneko 9.000 bisita inguru zituen.