Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ongay-Arruti 22 / Mendizabal III-Ladis Galarza 18 Xala-Zubieta 22 / Mtz de Irujo-Zabaleta 16Atzokoa sakandarrak lanean ikusteko aukera izan zuten Burunda pilotalekua bete zuten ikusleek. Lehen partiduan Ongay satrustegiarrak Arrutirekin batera, Mendizabal III eta Ladis Galarza menderatzea lortu zuten. Partidu nagusian, Xala eta Irujok ikuskizun paregabea eskaini zuten, Zubieta eta Zabaleta atzelari sakandarren laguntzari esker. Etxarrengo atzelariak maila onean dagoela erakutsi zuen, baina materialak lan handia eskatzen zuen eta Zubietak ere ez zizkion gauzak erraz jarri.2010eko bikote irabazleak pasa den urtean txapela zergatik lortu zuten erakutsi zuen, uda honetan oso fin ibili ez badira ere. Igandean Hondarribin Irujoren kontrako partidua galdu zuten eta gorriak errebantxaren bila joan ziren. Etxarriarrari etxetik gertu jokatzeak indarrak eman zizkion eta lekuindarrarekin ezin hobeki moldatu zen, hasieratik beren nagusitasuna markatuz. Martinez de Irujok ere lan bikaina egin zuen eta indar askorekin aritu zen 14nako berdinketaraino, hortik aurrera, Xala eta Zubietaren nagusitasunak ez zien arnasa hartzen utzi ere.