Parlamentuan ez da Sunsundeguiren egoera aztertuko

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Gaur goizean Nafarroako Parlamentuko Bozeramaleen Mahaiak bilera zuen, parlamentuan eta bere batzordeetan zein gai aztertu behar ziren erabakitzeko. NaBaik Sodenak enpresa publikoak Sunsundegui erosi behar ote duen galdetu nahi zuen parlamentuan. Horretaz gain, dagokion batzordeko kideek Altsasuko lantegia bisitatzea proposatu zuten. Horrekin batera, NaBaik eta Bilduk langileen ordezkariak parlamentuko batzordean azalpenak ematea nahi zuten. Hiru eskaerak atzera bota dituzte UPNk, PSNk eta PPk. Baina Eskirozko BSH lantegiaren inguruan aurkeztutako proposamenak onartu dituzte. NaBaik mahaian duen ordezkari Patxi Zabaletak salatu du mahaiak ezohiko jokabidea izan duela eta "moztu egin dituela bi ekimen normal eta beharrezko". Kontra boza eman duten alderdien jokabidea salatu du Zabaletak. Aldi berean, Sunsundeguik ibarrean  duen pisua eta Sakanak bizi duen ekonomia krisiaren tamaina nabarmendu ditu. Sunsundegui Nafarroako Gobernuaren esku dago Sodena enpresa publikoaren bitartez. Sodenak urriaren edo lastailaren 23rako erabaki behar du enpresa erosi edo aurreko nagusiei bueltatzen dien.