Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 3an izan bazen ere, herenegun harrotu zituen hautsak estatuko komunikabideetan Altsasun egindako Erregearen diskurtsoa parodiak. Interneten jardunaldiaren berri ematen duen bideoa zeresana eman du prentsan, sarean, irrati eta telebistetan.Umorea eta aldarrikapena batzen zituen jardunaldian, antolatzaileek segurtasun indarrek Altsasun duten presentzia itogarria salatu nahi zuten. Horrekin batera, azken aldian altsasuarrek jaso dituzten isunak (10.000 euro baino gehiago) ordaintzeko dirua bildu nahi zen. Egitarauan besteak beste bazkaria, segurtasun indarrez mozorrotutakoek desfilea eta erret hitzaldia zegoen.Nafarroako Gobernuak salatu egin du Altsasuko Udalak espazio publikoak utzi izana Foruzaingoa eta gainontzeko segurtasun indarrak erregimen naziarekin konparatzeko. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ere Foruzaingoa gertakariak ikertzen ari dela deliturik egin ote den jakiteko. Horretaz gain, egun haren berri ematen duen bideoa zeinek egin duen ikertuko du ere Foruzaingoak eta internetetik kentzeko eskatuko du.UPNk, bestalde, Bilduri leporatu dio eraikin eta baliabide publikoak erabiltzea segurtasun indarrak barregarri utzi, seinalatzeko eta beldurtzeko. UPNren iritziz Bilduk ez luke erakundeetan egon beharko. Svastika erabili zutela eta, UPNk adierazi du "Europan ikara sortzen jarraitzen duen faxismo bakarra ETAk eta Batasunak sortutakoa" dela.PSNren iritziz irailaren 3koa "estatuko oinarrizko erakundeekiko irain larria" izan zen. Bilduren "ingurunearen" jarrera "probokatzaile eta iraingarria" salatu dute sozialistek, eta "jarrera demokratiko eskasa eta zuzenbide estatuko erakundeekiko errespetu eza" azaldu duela.PPNk, bestalde, Bildu kritikatu du, "marra gorriak berriro ere pasa dituelako". PPNren iritziz, "Bilduk laguntza eta babesa eman die berriro biktimekin eta ETAren jarduera kriminalarekin inolako errespeturik ez dutenei".Francisco Caamaño justizia ministroak, bestalde, irailaren 3ko gertakariak ikertuko dituela jakinarazi du, "legea urratu den jakiteko". Parodia "gustu txarrekotzat" jo zuen.FestakTxupinazoaren kontura, aurretik ere, Altsasu estatuko medioetan ere notizia izan da. Haietako askok jaso dute PPk edo PSNk egindako salaketa, baliogabetutako zerrendetako kideei festen hasierako suziria piztea uzteagatik. Edota alkateak presoen aldeko kamixeta zeramala zeramalako.Alkatetzako taldetik festen ondoren eginen dituztela adierazpenak.www.vimeo.com/28794182 Interneteko helbide horretan ikus daiteke eguneko bideoa. Atzo eguerdirako 9.000 bisita inguru zituen.