Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengoa 11. edizioa du Extremadurako kultur asteak. Erkidego hartako kultura Altsasun ezagutzera emateko helburuz antolatutako astea da eta makina bat jarduera izanen ditu. Gaur zabalduko den koadro erakusketa batekin abiatuko da Extremadurako kultur astea, 19:00etan. Jose Luis Cid altsasuarraren eta La Encinako kidearen margolanak izanen dira ikusgai Iortia kultur gunean. Bizitza eta kolorea, izenburua du erakusketak. Etzi Carolina Coronado olerkariaren bizitza eta lanari buruzko hitzaldia izanen da, haren jaiotzaren mendeurrena dela aitzaki hartuta. Jose Andres Alvaro Okariz izanen da hizlaria, Iortia kultu gunean, 19:00etatik aurrera. Kultur asteko gainontzeko jarduerak asteburuan pilatuko dira. Ostiralerako, esaterako, postre lehiaketa dago iragarrita. Hilaren 25ean, domekan, berriz, bazkide eguneko bazkaria izanen da. Interesatuek etzirako egin beharko dute ordainketa Kutxaren bulegoan. Bazkideak 10 euro, ez direnak 12.