Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burundar txistulariek Altsasuko festetako eguerdiko kontzertuan jo zuten lehen aldiz. Ostiralean herritar andana bildu zen herriko plazan, txistularien doinu landuez gozatzeko gogoz. Melodia herrikoi berriak ezagutzeko aukera ederra izan zen. Burundar txistulariak adin ezberdineko bailarako txistulariek osatzen dute. Taldea irekita dago interesa duen ororendako. Musika eskolatik ateratzen diren txistulari gazteei jotzen jarraitzeko aukera eskaintzen die. Iortia kultur gunean entseatzen dute, ostiraletan, 19:30etik 21:00etara.