Bidezarra 0- Alsasua 0

Guaixe 2011ko irailaren 20a

Partidu hasieran etxekoak izan ziren nagusi, baina Alsasua berehala hasi zen kontrako atera gerturatzen. Bidezarrak gola sartzeko aukera gehiago eduki bazituen ere, altsasuarrenak izan ziren aukerarik garbienak. Hala ere ez batak ez besteak ezin izan zuten golik sartu eta hutsean gelditu zen markagailua, oso bizi izan zen partidu batean.Sailkapen orokorrean, Alsasua 13. da puntu bakarrarekin. Aste honetan altsasuarrek Aurreraren kontra jokatu beharko dute.