Bateragune auziko epaia salatuz

Guaixe 2011ko irailaren 20a

Astelehenean Altsasun bi kontzentrazio egin ziren Bateragune auziko epaia salatzeko. LAB-eko 30 kide bildu ziren, euskal gehiengo sindikalaren deiari erantzunez. Epaiketa politikorik ez. Eskubide guztiak guztiendako leloa zuten paperak zabaldu zituzten. Halaxe Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Arkaitz Rodruiezek, Sonia Jacintok eta Miren Zabaletak "politika egiteagatik" jasotako zigorra gaitzetsi zuten. Bateragune auziko epaia salatzeko eragile politiko, sindikal eta gizarte arlokoak larunbaterako, 17:30ean, manifestazioa deitu dute Bilbon, kontzentrazioen lelo berarekin.