Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sindikatu abertzaleak nabarmendu duenez, aurreko astean Sunsundeguiko langileek egiten dituzten lanak Azken enpresari azpikontratatu zizkioten. LABek jakinarazi duenez, "Enpresa honek familiarteko harremanak ditu gaur egungo ekoizpen arduradunarekin".Sindikatuari "funtzionamendu modu horiek aurreko zuzendaritzaren kudeaketa eredua gogorarazten die". Orduan bezala, orain ere Sunsundeguin aparteko orduak sartzea normala dela salatu du LABek. Sindikatuaren iritziz "Praktika horiek, enpresak dituen arazo estrukturalei lotuta daude". Onartezintzat jo ditu, 40 lanpostu eta enpresaren etorkizuna jokoan daudenean. Sunsundeguiren egoerarekin kezka azaltzearekin batera, LABek etorkizunean gerta daitekeena Nafar gobernuaren ardura dela salatu du. Sodena enpresa publikoaren bidez Sunsundeguin esku hartu zuenetik bi kudeatzailek "enpresaren egiturazko arazoei irtenbiderik bilatzea ez dute lortu, gaineratu du. Garilaren 21ean ELAk eta UGTk Sunsundeguin aurre-akordioa sinatu zutela gogora ekarri du LABek, "40 kaleratze, soldata jaitsierak eta malgutasuna jasotzen zituen". Sindikatu abertzaleak dio orduz geroztik Nafarroako Gobernuak enpresarekiko dituen asmoen berri ez duela eman. Parlamentuan lan batzordean gaia aztertzeari ere uko egin ziotela gogora ekarri du. LABeko kideen iritziz, "Nafarroako gobernua eta Sodena ez dira gardenak egiten ari diren kudeaketan". Gardentasun falta langileen kontrako xantaia egiteko (lanpostuak suntsitu eta lan baldintzak kaxkartu) baliatzen ari direla ere nabarmendu LABek. Lastailaren 23an Sunsundegui erosiko duen edo ez argitzeko leporatu dio ere gobernuari.