Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan lehertuko da Extremadurako kultur astea. La Encina kultur elkarteak astelehenean eman zion hasiera festaren 11. edizioari, Jose Luis Cid altsasuarraren Bizitza eta kolorea margo erakusketarekin. Altsasuko Iortia kultur gunean egonen da igandera arte. Gaur kultur astearen azken traka piztuko dute. Extremadurako kultura ezagutzeko makina bat jarduera antolatu dituzte astebururako.Anastasio Marcosek, El Tio Pichok, irekiko du asteburu beroa, pregoiarekin, gaur, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Jarraian, kontzertua eskainiko du Carmen de Tenak. Aurretik, arratsaldeko lehen orduan, La Encina kultur elkartean postre lehiaketaren txapelduna eta Ohorezko dama izendatuko dituzte.Larunbatean gazteen eguna ospatuko dute. Egun osoko jai eguna izanen dute futbol partida, bazkaria eta cuatrola partidarekin. Eguna DJ gauarekin agurtuko dute, Gure Etxea eraikineko etxabean.Kultur asteari amaiera emateko, domekan, bazkideen eguna ospatuko dute. Bazkari herrikoia eginen dute La Encina elkartean. Bazkalostea Oslo bikoteak girotuko du.EgitarauaIrailak 23, ostirala17:00etan Postre lehiaketa17:30ean Ohorezko Damak aukeratzea19:00etan Pregoia Tio Pichorekin19:30ean Carmen de Tenaren kontzertuaIrailak 24, larunbata. Gazteriaren eguna11:00etan Futbol partidua12:00etan Otamena eta poteoa14:30ean Bazkari herrikoia17:30ean Cuatrolas partidakIrailak 25, domeka. Bazkideen eguna12:30ean Bazkari herrikoia17:30ean Oslo bikotearen kontzertua