Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iortia kultur gunetik Gure Etxeara eta Gure Etxea eraikinetik Iortiara. Hori da Altsasuko artearen ibilbidea. Bi udal eraikinek Altsasuko artisten eskulanak eta margolanak hartzen dituzte. Yolanda Arnedoren dekorazio-artearen tailerreko ikasleek Iortia kultur gunea apaintzen dute. Koldo Arnanzen arte eskolako ikasle gazteek, berriz, kolorez bete dute Gure Etxea. Dekoratzearen arteaAtzo ireki zituen ateak Yolanda Arnedoren ikasleen erakusketak. Bere tailerretik pasatako 40 bat ikaslek erakusketan parte hartu nahi izan dute. Altsasuarrak dekorazio-artea lantzen du. "Gehien bat testurak lantzen ditugu, pasta nahiz paperarekin, taula edota lientzo gainean" azaldu digu. Teknika horietatik abiatuta, aukerak zerrenda ezinak dira: koadroak, ispiluak, harria imitatzen duten eskulturak, teila apaingarriak, haurrendako aulki eta mahaiak, panpinak, zaharberritutako kutxa, pitxera eta esneontziak, brotxeak eta abar. Altsasuarrek lan ikusgarriak egin dituzte. Erakusketa Iortia kultur gunean egonen da lastailaren 12ra arte.Yolanda Arnedok Arte Ederrak ikasi zituen. Ikasketak amaituta, diseinu munduan murgildu zen. 15 urte daramatza dekorazio-artea erakusten, azken bostak Altsasun. Urrian hasiko du ikasturte berria. Altsasuarrak eta sakandarrak bertan parte hartzera animatzen ditu. "Ez da gaitasun berezirik behar, gogoa baino ez" dio. 20 urte eta aurreraKoldo Arnanz Zufiarraurreren arte eskolak 20 urte bete zituen joan zen urtean. Altsasuko margolariak artean hezi ditu ehundaka sakandar. 20 urteetan tailerretik pasatako ikasle helduek erakusketa egin zuten joan urteko maiatzean. Orain, berriz, ikasle gazteek hartu dute txanda. Astelehen arratsaldetik Gure Etxea eraikineko etxabean dago margo erakusketa. Gaur egungo ikasleen eta iraganean arte eskolan egondako gazteen lanak daude. Horietako batzuek artearen aldeko apustua egin dute eta gaur egun Arte Ederrak ikasten ari dira. "Pozgarria izaten da zure lanak arrastoa utzi duela ikustea" dio Koldo Arnanzek. Altsasuarrak etorkizuneko artistak hezten jarraituko du.ErakusketakYolanda Arnedoren dekorazio-arte tailerreko ikasleak. Lastailaren 12ra arte, Altsasuko Iortia kultur gunean.Koldo Arnanzen arte eskolako ikasle gazteak. Lastailaren 2ra arte, 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.