Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak XXV. Altsasuko Ferietako Argazki Rallya antolatu du lastailaren 16rako. Gehienez ere 50 parte hartzaile onartuko dituzte. Egunean bertan izena eman daiteke, baina plaza ziurtatzea nahi duenak aldez aurretik egin dezake, antolatzaileen web gunean (www.altsasukomendigoizaleak.com) .Argazkilariek 50 argazki digital atera behar dituzte. Gaiak honakoak dira: Altsasu, feriak eta gai librea. Helduen kategoriako hiru argazki onenek, hurrenez hurren, 200 euro, 120 euro eta 90 euro eta garaikurra jasoko dute. Haurren kategoriako lehen hirurek berriz, garaikurrak eta opariak jasoko dituzte. Argazki bilduma onenaren egileak eta bazkide onenak ere saria jasoko dute. Izen-emateawww.altsasukomendigoizaleak.com web orrian edo Rallyaren egunean, 9:00etatik 11:00etara, Altsasuko Mendigoizaleen egoitzan (Erkuden kalea, 8)