Asurabarrena munduko txapelketan

Guaixe 2011ko irailaren 29a

Pasa den igandean ospatu zen Munduko duatloi txapelketa Gijonen. Mundu duatleta honenak elkartu ziren bertan eta tartean Isidro Asurabarrena altsasuarra.Eguna 2.5 kilometroko zirkuitu bati bi buelta emanez hasi zuten, ondoren 19.2 km bizikletan egin behar izan zuten, atzera berriro ere 2.5 kilometroko zirkuituari buelta bat emateko.Helmugara lehena iristen Emilio Suarez izan zen, 30-34 urte tarteko taldean, bigarren kategoria berdineko Christian Haupt alemaniarra izan zen eta hirugarren Jose Fuentes 35-39 urte tarteko taldean. Kategoria berdinean aritu zen Isidro Asurabarena 18. sailkatu zen 1:05:22 denbora eginez.Emakumezkoetan lehena Beatriz Tenreiro  izan zen, bigarrena Kristin Villopoto estatu batuarra eta hirugarren Helen Russel britaniarra izan ziren.