Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduk, NaBaik eta IUk onartezintzat jo zuten horren kontura sortu den "zirko mediatikoa"Galde erreguen txandan Francesc Paris (PP) zinegotzia Garazi Urrestarazu alkateari zuzendu zitzaion hilaren 3an parodia zela eta. Konportatzeko eta errespetua izateko eskatu zion. Baita barkamena eskatzeko ere. Parisen iritziz, aipatu parodia katolikoekiko eta segurtasun indarrekiko errespetu falta ziren. Urrestarazuk erantzun zion egoki jotzen zuten markotan emanen zituztela azalpenak, Parisi ez zizkiola emanen. Bilduk eta IUk adostutako adierazpen bat irakurri zuen alkateak. Parodiaren kontura sortutako "zirko mediatikoa" salatu zuten bi koalizioek. Zenbait hedabidek duten objektibtate falta salatu zuten, errealitatea faltsotu eta irainak zabaldu zituztelako. Euskal Herrian zabaldu den aukera berriaren aurrean zenbait hedabidek berean segitzea kritikatu zuten eta hedabide horiei dokumentatzeko eskatu zuten. NaBaiko Asun Fernandez de Garaialde Lazkanok zenbait hedabidek eta alderdik (PP aipatuz) egindako parodiaren erabilera errefusatu zuen. Altsasu herri plurala del eta herri ekimen ugari daudela gogorarazi zuen. Udalaren egitekoa haiek fiskalizatzea ez dela nabarmendu zuen, "gehiago gustatu edo ez". Altsasuri buruz esandakoak ezin direla onartu esan zuen eta haien atzean PP zegoela gehitu zuen. Arturo Carreño (IU) parodiari emandako neurrigabeko transzendentzia salatu zuen. Bestelako parodiei (telebistan, ihoteetan, antzerkian) ez zaie aparteko garrantzirik ematen eta PPk eta beste batzuk onartuak dira. Horrekin batera, PPko kideak Bildu kritikatu zuen txupinazoa EAE-ANVko kideek piztu zutelako "ETAren lagunak", haren iritziz. Ruben Imazek (Bildu) ekintzaileak ez zituela ezagutzen eta halakoak esaterik ez zuela leporatu zion Parisi, oker zegoela. Eskubide politikoak murriztuta zutenekiko elkartasuna adierazi zien. HirigintzaAltsasuko Ualak herenegun behin betiko onartu zuen Udal Planaren 62.8 artikuluaren behin-betiko aldaketa. Lursailen itxiturei dagokien artikulua da moldatu dena. Orain arte lurjabeek itxitura jartzeko 3 metro atzera eraman behar zuen. Onartutako aldaketaren ondorioz distantzia hori metro erdira mugatuko da, bestela partzela txikiak ezertan gelditzen zirela aipatu zuen aurreko batean Garazi Urrestarazu alkateak. Itxitura aurretik egin zutenak hura aldatzeko aukera izanen dute. NaBaik bando bidez jakinaraztea eskatu zuen. Hori bai, orain arte bezala, lursailean itxitura egin nahi duenak udalean lan-baimena eskatu beharko du. Bestalde, bi mozio onartu ziren herenegun Bildu , NaBai eta IUren botoekin. Batean Auzitegi nazionalean epaituko dituzte 11 gazteren elkartasuna adierazteko. Bestea pentsio sistemaren aldekoa.