Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eleak mugimenduak biharko manifestazioa deitu du Iruñean. Askatasun politikoengatik. Eskubide guztiak guztiontzat leloa izanen duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Golem zinemetatik.Mobilizazioarekin egun militantzia politikoagatik 100 nafar auzipetuak daudela (Maitane Intxaurraga eta Aritz Ganboa) eta haietatik 34 espetxeratuak daudela (Joxe Aldasoro eta Patxi Arratibel). Estatuari jendeak politika egiteko duen eskubidea errespeta dezala eskatuko diote. Jazarpenarekin bukatu eta atxilotuak askatzeko eskatuko da ere.Altsasuko Udalak herenegun babes mozioa onartu zuen. Bilduk, NaBaik eta IUN-NEBk alde bozkatu zuten, UPNk eta PPk kontra eta PSNk ez zuen bozketan parte hartu.