Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte Txokoak bihar zabalduko ditu ateak. Bihartik aurrera Intxostiapunta gazte txokotik pasatzen diren gazteek tailerrekin, ikus-entzunezkoen emanaldiekin edota bideo-jokoekin gozatzeko aukera izanen dute. Material batzuen ale gutxi daude gazte txokoan. Intxostiapuntako bazkide egiten direnak haiek erabiltzen lehentasuna izanen dutela jakinarazi digute. Gazte txokoko bazkide egiteko 5 euro ordaindu behar dira, denboraldi guztirako.Horretaz gain, Intxostiapuntatik pasatzen diren gazteek haien ospakizunetarako dagoen sukaldea ere erabiltzeko aukera izanen dute.17:00etatik 21:00etaraGazte Txokoa larunbatetan, domeketan eta jai-egunetan egonen da zabalik.