Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien berri emanen duen bloga martxan dago. Mailot urdina nori eman erabaki daiteke dagoenekoAltsasuko peñek sarerako jauzia egin dute. Aspaldiko asmoa zena domekan gauzatu zen, blog baten itxuraz. Izan ere, Altsasuko lau peñak (Muthiko, Lagun Onak, Ajolabaikoak eta Altsasuko Gazteak) batu eta elkarrekin ari dira azken urtetan.Batzorde batean bildu dira erabakiak hartu eta proposamenak aztertzeko. Peñetako kideekin harremana izateko moduak aztertu ondoren, bloga bide egokiena delakoan, martxan jarri dute. Haren bidez, altsasuarrek peñen jardueraren berri izanen dute, eta parte hartzeko aukera ere eskaini nahi diete. Azken horren adibidea da blogean dagoen inkesta. Festetan peñetako kide parte-hartzaileena eta saltseroena aukeratu nahi dute. Lau izen zintzilikatu dituzte (Jon Kepa Bengoetxea, Aritz Urdangarin, Maite Gorrotxategi eta Oihan Arnanz) eta haien artean aukeratu beharko da. Babes gehien lortzen duenak, peñek Altsasuko ferietan antolatutako bazkarian mailot urdina eskuratuko du.Altsasuko peñen bloga: http://altsasukopenak.blogspot.com