Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alkatetzako taldeak "desadostasuna" azaldu du Erregearen diskurtsoa parodiaren kontura zabaldutako "gezur eta irinekin"Festak prestatzeko batzar irekiarekin eta bestelako balorazioak egitea falta direla jakinda ere, Altsasuko alkatetzako taldeak, Bilduk, festen balorazio "xumea" egin du. Alkatetzako taldeak dio aurtengo festetan altsasuarren parte hartzea "nabaritu" egin dela, "sekula baino festa parte-hartzaileagoak gozatu ahal izan ditugu". Herritar gehienek horrela sentitu dutela eta halaxe jakinarazi dietela azaldu dute Bildutik. Alkatetzako taldeak festen aurretik zituen intentzio eta ilusioak betetzen laguntzeagatik eskerrak eman die altsasuarrei. SalaketakBildu Altsasuk gogora ekarri du festen hasierako etxajuak "Euskal Herriak eta, batik bat, euskal herritarrok egun pairatzen dugun salbuespen eta ilegalizazio egoera salatzea" zuela helburu. Horregatik piztu zutela "haien eskubide zibil eta politikoak urratuak dituzten bi herritarrek". Bestalde, festetan Erregearen diskurtsoa parodiaren inguruan zabaldutako "albiste ustelekin" desadostasuna azaldu du Bilduk, "oso merke atera baitzaie gure kontra asmatu dituzten gezur eta irain guztiak". Alkatetzako taldetik adierazi dute "interes politiko ankerrek" ez dutela herriko normaltasuna kolokan jarriko, ezta jai giroa ilunduko ere.