Iritsi da kostatako garaipena

Guaixe 2011ko urriaren 3a

Aurtengo denboraldia hasi denetik, Altsasuk orain arte ezin izan du garaipenik lortu eta larunbateko partiduarekin, 3 puntu ekarri ditu etxera. Beriainen bero asko egin bazuen ere, Altsasu gogotsu ibili zen partidu hasieratik eta 2. minutuan lehen gola sartu zuen.Horren ondoren, etxekoak suspertu ziren, baina ez zuten arrisku handirik sortu. Partidu bukaeran, Altsasu nagusitasun osoz aritu zen eta azken 10 minututan 3 gol sartu zituen, markagailua 0-4 utziz.Merezi eta asko desiratutako garaipen honekin, Altsasu 4 punturekin 11. kokatu da sailkapen orokorrean, Beti Onak lehena izaten jarraitzen du 12 punturekin eta Etxarri 8. da 6 punturekin. Hurrengo partidua, Gazte Berriaken kontra jokatuko dute.