Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sunsundeguiko zuzendaritzak biharko eguna jarri du muga gisa. Bihar sinatu beharko lukete aldeek akordioa. Mahai gainean sinatzeko dagoen idatzia garilean adostutako aurre-akordioaren garapena da. Orduko hartan, langileen artean galdeketa egin ondoren, UGTk eta ELAk sinatu zuten eta LABek ez. Sindikatuetako ordezkariak zuzendaritzak aurkeztutako idatzia aztertzen ari dira, jarrerak eta eskaerak zehazteko. Antza sinatutako aurre-akordioarekin aldaketak ditu sinatzeko proposatutako testu berriak. Onartutako planaIndarraldia: 2011-2016Soldatak-primak: 2011n %5,25eko murrizketa. 2012an aurtengo KPI-ren arabera, %3,5 baino txikiagoa bada, izoztuta. Handiagoa bada, %3,5ekiko aldea igoko lirateke soldatak. 2013an antzeko, baina oinarria KPI-ren %3ko hazkundea izanik. Azken hiru urteetan metalgintzako lan hitzarmena gehi %1.Absentismoaren eta produktibitateari lotutako ordainketa sortuko da. Bestalde, langile berriendako soldata eskala berri bat sortuko da (gutxiago kobratuko dute).Urteko lanaldia: 1.696 ordu.Txandak: gehienez 80 egun 2012an. 2013an bi lan txanda, hala behar den sekzioetan, pinturan ezik, behar dituenak izanen dituela. Hileko aurrerapenez programatuko dira txandak.Oporrak: Garilaren 15aren eta irailaren 15aren artean hartuko dira, bi txandetan.Krisiaren kontrako neurriak: 40 lanpostu suntsitzea (gehienez enpresako 120 langile eta azpikontratatutako 74). Baja inzentibatuak (30 egun lan egindako urte bakoitzeko, 18 hileko topearekin). 3 jubilatu partzial, 5 aurre-jubilazio, 61,5 urtetaraino soldata finkoa konpentsatuz. Urte batez 32 kaleratze (8.000 euro jasoko lukete eta bueltatuko liratekeenaren bermea lukete).Lan karga eguneko ibilgailu bat baino txikiagoa bada hartuko diren beste neurriak dira: lan ordutegia eta soldata %10 murriztea, oporrak aldatzea eta kontratuak aldi baterako hausteko Enplegu Erregulazio Espedientea.Enpresaren konpromisoak: 2011-2013 aldian 3,5 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du. Horrekin batera, proiektu berriak garatu eta Sakanako hornitzaileen alde egitera konprometitu da zuzendaritza. Azkenik, ibarreko pertsonak kontratatzeko konpromisoa ere hartu du.Errebisio klausula: Nafarroako Gobernuak aurtengo lastailaren 23an enpresa erosteko aukera ez badu baliatzen, automatikoki indarra galduko du.