Helena Taberna Alexandriako Zine Jaialdiko buru

Guaixe 2011ko urriaren 5a

Helena Taberna, Altsasuko zinemagilea, Alexandriako (Egipto) Zinema Jaialdiko epaimahaiko buru izanen da. Gaur emanen diote hasiera jaialdiari eta astelehenean amaituko da.Altsasuko zuzendaria Egiptoko hirian dela aprobetxatuz, Cervantes Institutuak La buena nueva filmaren emanaldia antolatu du. Kairoko Operan eskainiko dute eta, ondoren, zinemagilea kazetariekin eta zine kritikoekin bilduko da.