La Encinakoak Nafarroako Jauregiko Tronu aretoan

Guaixe 2011ko urriaren 6a

Nafarroako Gobernuak Nafarroan dauden eskualde etxeetako ordezkariei harrera egin zien larunbatean. Marta Vera Osasun kontseilariak egin zien harrera Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioa osatzen duten bederatzi erakundeetako 50 ordezkari ingururi. Haien artean zeuden La Encina elkarteko ordezkariak ere. Harrera federazioak antolatu duen 23. kultur astea dela eta egin zen. Ostegunetik igandera ospatu zen, Gaztela-Leonen omenez. BidaiaOhikoa denez, Dominu Saindu zubiarekin batera La Encinak Extremadurarako bidaia antolatu du. Hilaren 29an abiatuko dira eta azaoaren 1ean bueltatu. Aliseda, Merida eta Trujillo ezagutzeko aukera izanen dute bidaiariek. Izena eman nahi duenak hilaren 22ra arteko epea du. Kutxaren bulegotik pasa beharko du horretarako eta 220 euro ordaindu, bazkideen kasuan, eta 240 bazkide ez direnek.