Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) festetan martxan jarri zuen Nirekin euskaraz, euskararen kontratuari segida eman nahi dio. Horregatik, akordioa sinatu zutenak eta ez zutenak ere hilaren 14an, ferietako ostiralean, eginen den afarira joateko deitu ditu. Zubi ondo elkartean izanen da afaria, 21:30ean. Txartelak ohiko tokietan eskuratu daitezke 10 euroren truke. KontratuaEragile euskaltzaleak festetarako lau puntuko kontratua proposatu zien altsasuarrei, 150en batek onartu zutena. Lehenik eta behin, kontratu sinatzaileek festetan Nirekin euskaraz dioen txapa agerian eraman beharko zutela.Aldi berean, kontratua sinatu zuten beste pertsonekin euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu zuten sinatzaileek. Kontrako kasuan beste kideari pote bat ordaindu beharrean zeuden. Azkenik, ferietako afarira joateko konpromisoa hartzen zen.