Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko XII. Zinemaldia, Alternatif izenekoa, Altsasura iritsi da gaur. Zinema hezkuntzaren zerbitzura jarriko da Educactif sailarekin. Sakanako hiru ikastetxek parte hartuko dute zine emanaldi hezitzaileetan: Aralarko Mikel Donea institutuak, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak eta Altsasuko Sagrado Corazón ikastetxeak. Denera, DBH eta Batxilergoko 350 bat gaztek parte hartuko dute film sozialen emanaldian eta hausnarketan. Sakanako emanaldiakIortia kultur guneak gazteei zuzendutako Educactif sail hezitzaileko bi emanaldi hartuko ditu, gaur eta bihar. Gaur, 9:30eko saioan, immigrazioaren gaia landuko da. Making off dokumentala botako dute. Nafarroako etorkineko grabatutako Por la diversidad film laburra egiteko prozesua azaltzen du. 12:00etan, berriz, futbolari buruz hausnartuko dute hiru film laburretatik abiatuta: El balón que vino de México, Indiana futbol club. Único en Guarjila eta L´equip petit. Eztabaidan Patxi Cervantes kazetariaren laguntza izanen dute.Bihar, beste bi gai lagunduko dituzte. 9:30ean famari buruz ariko dira, 3 film laburren laguntzarekin: La importancia de ser Ornesto, Reality eta La rubia de Pino Puente. 12:00etako saioan, berriz, drogen inguruan hausnartuko dute hiru film laburretatik abiatuta: Avance, El coito te nubia eta Morir cada día. Emanaldia Drogomenpekotasunaren aurkako Foru Planean kokatzen da eta 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Altsasuko eta Etxarriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hezitzaileek parte hartuko dute. EducactifEducactif atalean gai sozialeko nazioarteko film, dokumental eta animazioak lehiatzen dira. Lehentasuna dute nerabeen artean baloreak zabaltzeko baliagarriak direnak eta erakunde sozialen lanak. Filmek gai sozialak lantzen dituzten (drogak, immigrazioa, biolentzia, ingurugiroa, sexualitatea...). Nafarroako ikastetxeei filmen bidez gai horiek lantzeko eskaintza egiten zaie. Horretarako bi dinamizatzaileren laguntza izaten dute, Mikel Arrastiarena eta Jon Lasterrarena. Bi begiraleek gazteen hausnarketa sustatzen dute. "Adin batzuetako gazteekin lan egitea ez da erraza, baina orokorrean ongi erantzuten dute" diote. Gai batzuk emankorragoak dira, "adibidez, errealitien inguruko gaiak barrea pizten du, eta parte hartzera animatzen dira. Alkoholaren gaia ere gertukoa dute" azaldu digute. Orokorrean, zinea gai sozialak lantzeko modu erakargarria dela diote. Ondoren, ikastetxean gaia sakontzeko bidea ematen du.