Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Orizuru arte galeriak erakusketa berria mustu zuen asteartean. Beste behin ere, Itziar Nazabal margolaria gonbidatu dute Iruñeko galeriara. Altsasuarrak talde erakusketan parte hartzen du, Inma Senosiain, Ines Gonzalez, Cesar Sancho eta Javier Costarekin batera. Erakusketa zabalik egonen da hilaren 19ra arte.Itziar Nazabalek bere alde sentsualena erakutsiko du Iruñeko galerian. Material ezberdinez, gainazal irregularrez eta kromatismo goxoez sortutako gorputz erotikoak erakutsiko ditu. Altsasuarraren sei koadro ageri dira arte galerian, hiru txiki eta hiru koadro eder. Bereziki deigarria da Extremeceres de mujer margolana. Itziar Nazabalek koadro figuratibo libreak itxuragabetu ditu. Testura eta emozio esplosioak ametsetako irudia sortzen dute. Explosión sexual serieak azken urteko bideari eusten dio. Itziar Nazabalen obra abstraktua eta esperimentala ongi ezagutzen dute Iruñeko arte galerian, beti ere talde erakusketetan. Bertan parte hartzen duen hirugarren aldia da. Lehen erakusketa, Iruñea eta Yamagutxiren (Japonia) arteko senidetzearen 30. urtemugaren barruan kokatzen zen. Bigarrena, berriz, Japoniako lurrikara eta tsunamiaren ondorengo elkartasun kontzertua izan zen. Bi erakusketetan Alvaro Mundiñano etxarriarrak ere parte hartu zuen. Beste margolariakCesar Sanchok gizakiaren garapenaren inguruko hausnarketa dakar, geometria eta kolorez beteriko koadroetan. Ines Gonzalezek ere aldaketa lantzen du, idatzizko ikonografia, grafismo, lerro, paper eta porzelana zatiekin.Inma Senosiainek errealitate eta abstrakzioaren arteko obrak aukeratu ditu. Javier Costak, berriz, bere egiten ditu Velazquez edo Grecoren obra ezagunak.ErakusketaItziar Nazabal, Inma Senosiain, Ines Gonzalez, Cesar Sancho eta Javier Costaren talde erakusketa.Iruñeko Orizuru arte galerian (San Gregorio 26), lastailaren 19ra arte.