Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gaztetxeak 21 urte bete zituen asteazkenean. Altsasuko Gazte Asanbladak hamaika jarduera antolatu ditu urtemuga ospatzeko. Horien barruan dago Deskarats Kataluniako ska taldearen kontzertua. Deskarats taldea Gironatik dator, ska kataluniarraren gaur egungo harrobi nagusitik. Gironako taldeak ska animatua, azkarra eta aldarrikatzailea egiten du. Argitaratutako diskoek eta zuzenekoek Kataluniako ska taldeen goi mailan kokatu dituzte. Kontzertuak eskaini dituzte, besteak beste, Katalunian, Espainian, Kroazian, Grezian, Danimarkan, Suitzan eta Portugalen. Joan zen urtean, lehen aldiz, Asian jo zuten. Kontzertu horietan guztietan erakutsi dute jai giroa jartzen maisuak direla. Beste horrenbeste eginen dute bihar Altsasuko Gaztetxean.