Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iritsi da udazkena, onddo eta zizen uzta garai nagusia. Altsasuko mikologia elkarteak urtaro hori aukeratzen du Mikologia Jardunaldiak antolatzeko. Jardunaldiak Altsasuko Iortia kultur gunean izanen dira, gaurtik hasita domekara. Hitzaldi eta ikus-entzunezkoekin hasiko dute astea eta, ohi bezala, Altsasuko ferietan agurtuko dituzte jardunaldiak, mikologia erakusketarekin. Hasteko, teoriaEtxekoek mustuko dituzte 2011ko Mikologia Jardunaldiak. Jose Maria Ausin altsasuarrak onddo gasteromizetoei buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko du. Esporak gorputz barruan dituzten onddoak dira. Ostegunean, Zierbanako Roberto Fernandez Sasia onddoaren mikroskopian murgilduko da. Fruitu preziatuaren detaile ezkutuak ezagutzeko aukera da. Teoriarekin amaitzeko, ostiralean, Cristobal Burgos Extremadurako zizei buruz mintzatuko da.Domekan, Altsasuko ferietan, praktika etorriko da: erakusketan onddoak eta zizak zuzen-zuzenean ikusi eta konparatzeko aukera egonen da.EgitarauaLastailak 11, asteartea, 19:30ean. Los gasteromicetos. Jose Maria Ausinen ikus-entzunezkoa.Lastailak 13, osteguna, 19:30ean. Introducción a la microscopia de los hongos. Roberto Fernandez Sasíaren hitzaldia.Lastailak 14, ostirala, 19:30ean. Extremadura y las setas. Cristobal Burgosen hitzaldia.Lastailak 16, domeka, 11:00etatik 14:30era. Mikologia erakusketa.