Dermaun egonen da enpresa mintegia

Guaixe 2011ko urriaren 6a

Udalak zerbitzu publiko duina eskaini ahal izateko beste finantziazio eredua exijitu dio alkateak Nafarroako Gobernuari Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak jakinarazi duenez, Dermaun enpresa mintegia jartzeko proiektua eskatu du Altsasuko Udalak. Tramite hori eginda Espainiako Gobernuak emandako laguntza jasotzeko aukera izanen du Altsasuko Udalak. Izan ere, estatuko aurrekontuetan egitasmo horretarako 900.000 euroko diru-saila jasoa dago. EAJ-PNVk eta PSOEk egindako negoziazioen fruitu da enpresa mintegirako diru-sail hori. Laguntza jaso ahal izateko Altsasuko Udalak  Dermau industrialdeko proiektua berriro hartu du, epaitegiek jarritako helegiteak atzera bota ondoren. ArlokaUrrestarazuk udan bere lehen hiru hilabetetako balorazioan dio uda partean "premiazkoak" ziren lanak egin dituela lau arlotan: enplegua; ekonomia-garapena, abeltzaintza eta mendiak; hirigintza eta parte hartzea. Azken horretan, Altsasuko alkateak aipatzen du astean behin  egun bat duela altsasuarrak eta taldeak hartzeko. Horretaz gain, festak antolatzeko prozesu parte-hartzailea bulkatu dutela ere nabarmendu du. Hirigintza arloak Nafarroako Gobernuaren aurrean Recindsaren kontura egindako gestioak aipatu ditu Urrestarazuk. Baita haur eskolako lanak jarraitzeko egindako tramiteak eta bilerak. Dantzalekun hasitako lanen jarraipena eta Zumalakarregi plazako estalpeak egokitzeko proiektua eskatu dela ere azaldu du alkateak. Enplegu arloan festetan garbiketa lanak egiteko sei langile kontratatu dituztela nabarmendu Urrestarazuk bere balorazioan. Eta aurreratu du etorkizunerako altsasuarrendako enplegua sortuko duen kontratazio dinamika aztertzen jarraituko dutela.Udal-finatziazioa Altsasuko alkateak adierazi du udalaren ekonomia egoera zaila dela. Nafarroako Gobernuak iragarritako murrizketa "izugarriak eragin handia izanen dute udalean, aurrera eraman nahi ditugun proiektuetan eta eskaini nahi ditugun zerbitzuetan".  Urrestarazuk aurreratu duenez, "udalak eskaintzen dituen eta Nafarroako Gobernuaren gero eta finantzazio txikiagoa duten zerbitzu publikoak defendatzen" jarraituko dute. Aldi berean, ibarraren ekonomia-hazkundea bulkatuko dute eta herritarren parte-hartzea handitzea sustatu dute.