Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) urteurreneko ospakizunetarako honako leloa aukeratu du: oraina landuz; etorkizuna eskuetan hartu!Herenegun hasi ziren ospakizunak, etxajua lehertzearekin batera. Jaurtiketa ordua atzeratuta aurreko urteetan baino jende gehiago bildu zen. Ondoren triki-poteoa egin zuten bildutakoek, urteurrenean Gaztetxea zoriontzen zuten pegatinak zabalduz. Atzokoan, Bilboko Kukutza gaztetxearen hustutzea buruan zutela, Euskal Herriko gaztetxeen egoeraren inguruko mahai ingurua izan zen. Horretarako bateko eta besteko gazteak etorri ziren haien esperientzien berri ematera. Gaztetxeen aldeko kontzentrazioa ere egin zen atzokoan. Altsasuko Gazte Asanbladako kide batek Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, "jaitsiera baten ondoren, Gaztetxea indartzen ari da berriz. Hainbat gauza egiten. Etxea berritzen, beharra badu eta". EgitarauaLastailak 7, ostirala17:00etan Haurrentzako jolasak.20:30ean Patata tortilla txapelketa.21:30ean Afari autogestionatua gaztetxean eta Iban bakarlaria. Ondoren jolas librea.Lastailak 8, larunbata11:00etan Kalderete txapelketa.14:00etan Herri bazkaria gaztetxeko plazan.17:00etan Talde-argazkia eta jolas-poteoa.20:00etan Deskarats taldearen kontzertua. Gauean sorpresa GaztetxeanLastailak 13, osteguna19:00etan Hitzaldia Gaztetxean: Italia eta Europako mugimendu antifaxista. Hizlariak: Milango Dax erakundeko 4 militante antifaxista.