Intxostiapunta ostiraletan ere zabalik

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Gaurtik aurrera Intxostiapunta gazte txokoa ostiral, larunbat eta domeketan zabalik egonen da, 17:00etatik 21:00etara. Horretaz gain, ikastetxeak itxita daudenean ere, eguberriak eta Aste Santua kasu, gazteek azpiegitura erabiltzeko aukera izanen dute. Asteburuan zabaldu zituen, atzera ere, ateak Intxostiapunta gazte txokoak. Haiendako propio zuzendutako eskaintzaz gain, hainbat joko eta jolas dituzte erabilgarri. Baita sukalde bat ere, nahi dituzten ospakizunak egiteko. Bazkide egiten direnek, ikasturtean 5 euro ordainduta, lehentasuna izanen dute ale gutxi dauden jokoen erabileran. EgitarauaBihar, larunbata 8, 17:00etatik 23:00etara merendua eta Dj. (12-18 urte)Etzi, domeka 9, 17:00etatik 21:00etara Familiendako ateak zabalik jardunaldia. Lastailak 12 eta 16, 17:00etatik 21:00etara, Gazte txokoa "kustomizatzen". Lastailak 22, 23, 28 eta 29, 18:00etatik 19:30era, sukaldaritza erotikoa 2€.Lastailak 30, 19:00etan, Nola ligatu Sakanan proiekzioa. Erotiklik erakusketaNafarroako Gazte Kontseiluak 2009an antolatu zuen argazki erotikoen I. lehiaketako irudiak Intxostiapuntan hilaren 30era arte egonen dira ikusgai, 17:00etatik 21:00etara.