Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteburuan Obenasa Lacturale saskibaloi taldeak denboraldi aurreko 2 partidu jokatu zituen Madril aldean. Lehena larunbatean izan zen Rivas Ecopolisen kontra, mailako talderik indartsuenetako baten kontra hain zuzen. Gutxigatik, baina nafarrek ezin izan zuten garaipena lortu (62-52). Estudiantesen kontra jokatutako partidua irabaztea lortu zuten.Bestalde, talde nafarrak heldu den asteburuan hasiko du 2011-12 denboraldi berria. Lehen partidua Palacio de Congresos de Ibizaren kontra izango da, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan.