Nafarroako gazteak enpleguaz, etxebizitzaz eta prestakuntzaz hausnartzera bilduko dira asteburuan

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruz gazteek duten iritzia emateko espazioa sortu nahi du KontseiluakAltsasuko topaketako emaitzak eta ondorioak Nafarroako Gazte Kontseiluaren lehenengo Gazteriaren Emantzipaziorako Plana egiteko erabiliko diraAltsasuk gaur eta bihar hartuko du Gazte Agora, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak antolatutako topaketa. Agoran, hau da, plaza publikoan, krisi testuinguru honetan gazteriari zuzenean lotutako gaiak aztertuko dituzte: enplegua, langabezia, prestakuntza, etxebizitza, laguntzak eta beste. Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak iaz jarri zuen martxan Gazte Agora, Tuteran. Gaur abiatzen den topaketak bi helburu ditu. Batetik, hausnarketa foroa izatea eta Foru Erkidegoko gazteei osoko prestakuntza eskaintzea. Horregatik, Nafarroako gazteriak gizarte eta lan esparruan bizi duen egoera aztertuko dute. Aldi berean, emantzipazioa eta auto-errealizazioa lortzeko gazte nafarrek sufritzen duten aukera desberdintasuna jorratuko dute. EgoitzakJardunaldiak Altsasuko Iortia kultur etxean eta Intxostiapunta gaztegunean izanen dira. Kanpotik heldu diren parte-hartzaileek Otadiako Kristo Deuna aterpean hartuko dute ostatu. Intxostiapunta izanen da topaketaren muina hartuko duen egoitza. Gaur eta bihar artean aipatutako gaien inguruko zortzi tailer  hartuko ditu. Aldi berean bi tailer izanen dira, parte-hartzaileek, beraz, haien interesaren arabera bata edo bestea aukeratu beharko dute.  LaguntzaileakNafarroako Gazteriaren Kontseiluari Agora Gaztea topaketa antolatzen erakunde hauek lagundu diote: Altsasuko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Larrezabal Denboraren kutxa, Forem-CCOO, UGT, ELA, LAB eta Paris 365.  EgitarauaLastailak 7, ostirala17:00etatik 17:30era Parte-hartzaileei ongietorria Otadiako Kristo deuna aterpetxean. 18:00etan Irekiera ekitaldia, Intxostiapunta gaztetxokoan.18:30ean Gazteriaren lan prekarietatea. Adibide praktikoak. ELAk gidatutako tailerra. Edo, Etxebizitzarako diru-laguntzak Nafarroan, Sakanako Mankomunitateak gidatutako tailerra. 20:00etan Tenemos que hablar antzezlana. Kolectivo Mostrenko taldearena. Iortia kultur gunean. 22:30ean Afaria, aterpetxean. 23:30ean Gaueko hitzordua, aterpetxean.Lastailak 8, larunbata9:00etan Gosaria.10:00etan Zerbitzuak denboragatik trukatzea Sakanan. Larrezabal denboraren kutxa. Intxostiapuntan. 12:00etan Nola aurre egin enplegu bilaketari? Aldaketaren aurrean jarrera eta motibazioa. Arrakastaren gakoa: nire konpetentziak. UGTk gidatutako tailerra. Edo, Nire proiektu profesionala eraikitzen. Paris 365ek gidatutako tailerra. 14:00etan Bazkaria, aterpetxean. 16:00etan Enplegurako prestakuntza. Forem-CCOOren tailerra. Edo, Enplegua eta ekonomia solidarioa: benetako alternatiba. Gaztelanek gidatutako tailerra. Intxostiapuntan. 18:00etan Gazteria eta lan harreman eredu berria. Teoriatik praktikara. LABek gidatutako tailerra. Edo, Etxebizitza eskuratzeko arazoa. Etxe Duin Baterako Plataformak gidatutako tailerra. Intxostiapuntan. 20:00etan Itxiera. Diplomen banaketa eta ebaluazioak. Intxostiapuntan.