Hasi da denboraldia

Guaixe 2011ko urriaren 5a

Asteburu honetan eman diote hasiera Altsasuko saskibaloi taldeek denboraldi berriari. Seniorrek etxean jokatu zuten lehen partidua Cantolaguaren kontra. Altsasuarrak oraindik  martxa ezin hartu dabiltza eta ez zuten lortu garaipena eskuratzea (48-57). Hala ere, oraindik denboraldiko lehen partidua da eta aurrera joan ahala garaipenak iritsiko dira. Juniorrek ere pasa den asteburuan hasi zuten denboraldia. Oraingo honetan Antsoainen jokatu zuten Gazte Berriak-en kontra eta 41-77 irabaztea lortu zuten.Aste honetan bigarren jardunaldiak jokatuko dira. Seniorrek Larraonaren kontra jokatuko dute larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, eta juniorrek, berriz, asteburu honetan atseden eguna izango dute. Kadeteak, gainera, larunbat honetan hasiko dira denboraldi berriarekin. MB Solar Oncinedaren kontra izango da lehen partidua, larunbatean, goizeko 10:00etan Lizarran.Gainontzeko taldeei dagokienez, hurrengo asteetan izango dituzte lehen partiduak.