Ferietarako motorrak berotzen

Guaixe 2011ko urriaren 7a

Altsasuarrek feriak ospatuko dituzte datorren asteburuan. Ostiralak arratsaldean piztuko dute suziria eta giroa berotzen joanen da egun handira arte, domekako feria egunera arte. Ferien bezperan, antolatzaileek peñen kafean, patata-tortilla txapelketan eta bazkari herrikoian parte hartzeko epeak ezarri ditu. Bestalde, Udalak zezensuzkorekin eta aziendarekin arduraz jokatzeko deia egin du.  Bazkari herrikoiaTxartelak salgai lastailaren 12ra arte, Gautxori, Lurrazpi eta Biltoki tabernetan.Peñen kafea eta Patata-tortilla txapelketaIzen-ematea: Lastailaren 9an eta 10ean, 20:00etatik 22:00etara, Gure etxean.