Markagailuak ez zuen mugitu nahi izan

Guaixe 2011ko urriaren 10a

0-0 bukatu zen Altsasu eta Gazte Berriaken arteko norgehiagoka. Bi taldeek gogor egin zuten lan kontrakoen atean baloia sartu ahal izateko, baina markagailuak ez zuen mugitzeko intentziorik eta hutsean gelditu zen. Altsasuk lehen zatian izan zituen gola sartzeko aukera onenak eta bigarren zatian lasaitu baziren ere, ez zioten Gazte Berriaki golik sartzen utzi.Sailkapen nagusian, Beti Onak lehena da 15 punturekin, Etxarri 9. postura jaitsi da 6 punturekin eta Altsasu 11. jarraitzen du 5 punturekin.