Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Adimen urritasuna duten pertsonen senide eta lagunek osatzen dute Anfas elkartea. 1961eko maiatzaren 28an sortu zen, aurten, beraz, 50. urteurrena ospatzen ari da. Elkartearen eta bere egitekoen berri emateko erakusketa ibiltaria prestatu du eta azken egunetan Altsasun ikusgai izan da. Bere ibilbidean elkarteak adimen urritasuna duten pertsonen eta haien familien alde egindakoa laburbiltzen du argazki erakusketak. Erakusketan irakur litekeenez, adimen urritasuna duten pertsonek "aukera bat izan dezaten lan egiten du Anfasek, mugimendu asoziatiboa bulkatuz eta errealitatea argitara atereaz". Bere helburuak betetzeko Anfasek profesionalak ditu, baina boluntarioen behar handia ere. Interesatuek 948 275 000 edo 680 459 795 telefonora edo voluntariado@anfasnavarra.org helbidera zuzendu daiteke. Anfas Sakanan1982 Hezkuntza bereziko ikasgela ireki zen Otadiako Kristo Deuna ikastetxe txikian. 10 haur zeuden. 1985 Hezkuntza Departamentuak Lakuntzan itxi zen eskola profesionala lan-zentro bat egiteko eman zuen. Urte bat geroago zabaldu zen. 2003tik aurrera familia eta aurre-atentzio goiztiarreko programan zerbitzua eskaintzen zaie familia eta haurrei.