Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Union jubilatu elkartea hilaren aurreneko 7 egunetan kultur astea ospatu du. Egitaraua ostiralean despeditu zuten Bazkidearen Egunarekin. Meza ondoren eta 256 pertsona bazkaltzera bildu ziren (elkarteak 600 kide inguru ditu). Mahaitik jaso ondoren omenaldiak eta dantzaldia izan ziren. Aurreko egunetan, kontzertuak, bingoa eta hitzaldiak izan ziren. Azken horiek jubilazio garaian izan beharreko motibazioa, herentziak eta iraganarekin izan beharreko harremana gaiak landu dituzte. Adinduen Egunaren inguruan antolatzen du La Unionek bere kultur astea. Jarduera guztiak harrera ona izan zuten. Gauza bera urtean zehar antolatutako jarduerak. Aurtengo eskaintza hauxe da La Unionen: mantenu gimnasia (astelehen eta ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara), yoga (ostegunetan 10:30etik 12:00era), eskulanak eta pintura (ostegunetan 18:00etatik 20:00etara), jaiotzak (ostiraletan 17:00etatik 19:00) eta abesbatza (astearte eta ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara). OmenduakIsabel Anton Andres, 100 urte dituen bazkidea. 90 urte dituzten Sebastian Zufiaurre, Florencio Pain, Benita Saez de Maturana, Teodora Garabieta eta Maria Vallejo. Urrezko ezteiengatik CANek oroigarria eman zien Eleanora Canalejo eta Antonio Cerezo eta Ildefonsa Cabeza eta Anatasio Grados (berriki zendua) senar-emazteei.