Testu bazkaren denboraldi berria

Guaixe 2011ko urriaren 12a

Altsasuko Kima euskara taldeak Testu bazkaren denboraldi berria aurkeztu du. Udako atsedenaren ostean, ferien ondoren hasiko da. Testu bazka euskarazko literatura ezagutzeko gunea da. Irakurketa taldea bi astetik behin bilduko da garagarrilera arte. Denera, 16 saio aurreikusten dituzte. Altsasuko euskara taldeak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu sakandarrak.Lehen hitzarduaLastailaren 19an, asteazkenean, 19:00etan emanen diote hasiera laugarren ikasturteari. Ikasturte honetan biltokia aldatu dute: udal liburutegian elkartuko dira. Lehen hitzorduan Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak liburuaren zenbait pasarte landuko dituzte.Gaur egun sei lagunek osatzen dute taldea. Haiekin bat egiteko deia egin dute. Antolaketa errazte aldera, aurretik izena ematea komeni da: www.altsasukokima.com web orrian, Altsasuko udal liburutegian edo AEK-ko Itsasi euskaltegian. Hilaren 18ra arteko epea dago.Lagundutako irakurketaTestu bazka euskarazko literaturaren inguruan biltzeko aitzakia da. Eta, bide batez, idazleak eta haien lanak ezagutu, euskaraz hitz egin eta iritziak trukatzeko gunea. Bertan parte hartzeko ez da inolako prestaketarik behar. Funtzionamenduari dagokionez, testu bazka lagundutako irakurketa bat da. "Ez dago aldez aurretik ezer irakurri beharrik. Euskarazko testu labur bat irakurri, eta denen artean testuari mamia ateratzen saiatzen gara" azpimarratzen dute.Beste aukerakSakanan hiru irakurle talde daude, udal liburutegien inguruan antolatuta. Normalean gaztelaniazko liburuak irakurtzen dituzte, baina euskal idazleen kasuan, liburu originalak aukeratu daitezke. Hori da, hain zuzen, lastaileko liburuen kasua. Olaztiko irakurle klubak gaur hasiko du ikasturtea. Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak liburua izanen dute hizpide. Arbizuko idazlea Olaztin izanen da hilaren 27an. Bestalde, Altsasuko irakurle kluba asteazkenean bilduko da. Jokin Muñoz nafarraren Antzararen bidea liburuarekin hasiko dute ikasturtea.Irurtzunen lastaileko azken astelehenean bilduko dira. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea liburua landuko dute.