Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Gazte Asanbladak bi kontzertu antolatu ditu ferietako larunbaterako. Basauriko Esteka hard core punk taldea eta Bartzelonako Drinkhunters punk folk taldea. Bi taldeek azken lanak aurkeztuko dituzte.Esteka taldea Bilboko Suspenders taldea bereiztean sortu zen. Kolinasek eta Imanolek, street punka alde batera utzi, eta talde guztiz ezberdina sortu zuten, hardcore indartsua eta azkarra oinarri hartuta. Taldea Arkaitzek (gitarra, Mundo Mataderoko bateria ohia) eta Tikok (baxua, Cabinet eta Antibiotic taldeko baxu ohia) osatzen dute. Lehen diskoa aurkeztera datoz.Drindhunters taldeak punk-rock oldarkorra eta musika zelta uztartzen ditu. Bartzelonako taldeak duela bi urte hartu zuen bide berria, aurretik jotzen zuten musika folkarekin nahastuz. Gitarra, perkusio, teklatu eta soka instrumentuen arteko elkarrizketa indartsua sortu dute. Kataluniako taldeak Great big sea, Flogging molly eta Dropkick murphys taldeetatik edan du. With my crew diskoa atera berri dute. Irlandar jatorriko jai giro basatia Altsasura ekarriko dute.