Mikologia astea amaitzeko, erakusketa

Guaixe 2011ko urriaren 14a

Altsasuko Mikologia Elkarteak gure basoetako ziza eta onddoak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Helburu horrekin antolatzen dute ziza erakusketa, ferietako domekan. Altsasuko kultur gunean ziza eta onddo jangarriak, pozoitsuak eta ale bereziak ikusteko aukera izanen da. Erakusketa prestatzeko orduan, altsasuarrek Etxarriko taldearen laguntza izan dute. "Altsasun jendea ezin opatu ibiltzen gara eta, horregatik, asko eskertzen dugu etxarriarren lana" azaldu zigun Txema Ausinek. Bilketan parte hartzeko prest dagoen ororen laguntza eskertuko dute.Azken hitzaldiaCristobal Burgosek Extremadurako zizei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Mikologia Jardunaldiko azken hitzaldia izanen da. Elkartearen sortzaile Txema Ausinek eman zion hasiera Mikologia Jardunaldiari, asteartean, gasteromizetoi buruzko ikus-entzunezkoarekin. Atzo, berriz, Roberto Fernandezek onddoen mikroskopian sakondu zuen.