Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak domekan mendia feriarengatik trukatuko du. Altsasuko taldeak mendiarekin lotutako kirol ekintzak bultzatzeaz gain, jarduera kulturalak ere sustatzen ditu. Helburu horrekin sortu zuten Altsasuko Ferietako Argazki Rallya. Domekan lehiaketaren 26. edizioa antolatuko dute. Bertako eta inguruko herrialdetako parte-hartzaileak espero dituzte. Ferietako detaile txikienarekin gozatzeko aukera ederra dela diote. ArauakRallyan edonork parte hartu dezake, adin mugarik gabe. Gehienez ere, 50 parte-hartzaile onartuko dira. Argazkilariek kamera digital bakarra erabili dezakete, memoria-txartela hutsik duena. Argazkiak JPG formatuan egin behar dira, kalitate maximoan.Rallya izen-ematearekin batera hasiko da, goizeko 9:00etatik 11:00etara, Altsasuko Mendizaleen egoitzan (Erkuden kalea, 11). Argazkiak Altsasun aterako dira, lehiaketa ordutegiaren barruan, eguerdiko 13:00-14:00 arte. Gehienez ere 50 argazki aterako dira bata bestearen atzetik, tartean bat ere ezabatu gabe. Lehiaketara aurkeztutako argazkiek gai hauek landuko dituzte: Altsasu (2 argazki), feria (2 argazki) eta aukera librekoak (2 argazki). Egilearen argazkia ere aurkeztu beharko da. Argazkiak egunean bertan aukeratuko dira edo lastailaren 21erako posta elektronikoz bidali behar dira.Epaimahaia izeneko argazkilariek osatuko dute.Izen-emateawww.altsasukomendigoizaleak.com orrian edo egunean bertan, 9:00etatik 11:00etara elkartearen egoitzan. Prezioa: helduek 10 euro, haurrek 5 euro.SARIAKHelduak1.200 euro eta trofeoa2.120 euro eta trofeoa3.90 euro eta trofeoaArgazki onenak: TrofeoaBazkide onenak: TrofeoaHaurrak1.Trofeoa eta oparia2.Trofeoa eta oparia3.Trofeoa eta opariaERAKUSKETAHilaren akaberan Altsasuko Ferietako Argazki Rallyko parte-hartzaileen argazkien erakusketa antolatuko dute Iortia kultur gunean. Bertan banatuko dira XXV. Argazki Rallyko sariak lastailaren 29an, larunbatean, 19:30ean.OrdutegiaLastailaren 28tik azaroaren 6ra, asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara, eta igandean 18:30etik 20:30era, Altsasuko Iortia kultur gunean.