Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan feria eguna dute Altsasun. Bi nobedade nagusi dakartza aurtengo feriak. Batetik, urtebeteko atsedenaren ondoren, atzera ere bueltan da Auritz arrazako zaldien lehiaketa morfologikoa. Bestetik, ferietarako eguraldi ona iragarri dute. Hortaz, hotzaren eta euriaren beldurrik gabe, jende asko espero dute Altsasun. Aurten Auritz arrazako zaldien lehiaketaren 8. edizioa jokatuko da. Azken urteetan bezala, Zelai kaleak hartuko ditu bertako zaldi arrazaren erakusketa. Bestelako azienda ere izanen da. Ferialeku kaleak zaldi lehiaketa eta ganadu azoka hartuko ditu. 13:00etan sariak banatuko dira. Ferietan ezin falta nekazaritza elikagaien azoka. Gartzia Ximenez kalea eta Foruen plaza artisau-produktuz beteko dira. Baratzeko bide plazak, berriz, arropa eta oinetako postuak hartuko ditu. Azkenik, Otadiko Santo Kristo inguruan erreminten eta makinen erakusketa eginen da. Altsasuko eragileek ere zenbait jarduera antolatu dituzte. Horrela, Altsasuko Mendigoizaleak antolatuta, Iortia kultur gunean mikologia erakusketa eginen da. Bestalde, ohi bezala, 12:00etatik aurrera motxal errea dastatzeko aukera izanen da.Gaurtik jai giroaAltsasuarrak gaur murgilduko dira ferietako jai giroan. Arratsaldeko 18:00etan piztuko dute suziria Gure Etxea eraikinetik. Domekara arte herriko eragileen artean prestatutako jarduerak nagusitzen dira. Trikipoteoa, tortilla lehiaketa, herri lasterketa, herri bazkaria, peñen jaitsiera eta musikarekin feria egunerako motorrak berotuko dituzte. Bus geltokia aldatutaFeriak direla eta igandean Altsasuko autobus geltokia Idertzagain kalera aldatuko da. Aita Barandiaran adinduen egoitzaren ondoan egonen da egun guztian autobus geltokia.Ferietako egitarauaLastailak 14, ostirala18:00etan Txupinazoa Gure Etxetik. Haurrendako jokuak eta txokolatea Foruen plazan. Antolatzailea: Peñak.20:00etan Trikipoteoa. Ant: Peñak eta EHE23:00etan Nirekin euskaraz afari herrikoia. Ant: EHELastailak 15, larunbata10:30ean II. Patata-arrautzopilaren Txapelketa Foruen plazan. Antolatzailea: Peñak11:00etan Altsasuko Ferietako Ikastetxeen Arteko XXXII Krosa Foruen plazatik. Ant: Dantzaleku Sakana11:30etik 13:30era Haurrendako parkea Baratzeko bide plazan12:00etan IV. Onddo Lasterketa lehiagabea Foruen plazatik. Ant: Dantzaleku Sakana15:00etan Bazkari herrikoia Labadero eraikinean16:30etik 18:30era Haurrendako parkea Baratzeko bide plazan16:30ean Kafea eta kalejira Peñekin20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikidantz orkestrarekin Foruen plazan20:00etan Peñen jaitsiera eta Foruen plazara iristea22:00etan Zezensuzkoa24:00etatik 03:00etara Dantzaldia Trikidantz orkestrarekin Foruen plazanLastailak 16, domeka9:00etatik 14:30era Auritz Arrazako Zaldien VIII. Lehiaketa Morfologikoa Zelai kaleanMoxal erretzea Zelai kalean (12:00etatik aurrera salgai)Ganadu azoka Ferialeku kaleanZaldi lehiaketa Ferialeku kaleanNekazaritzako elikagaien azoka Gartzia Ximenez kalean eta Foruen plazanErreminten eta makinen erakusketa Otadiko Santokristo inguruanAzoka txikia Baratza bide plazanXXVI. Argazki Rallya. Antolatzailea: Altsasuko MendigoizaleakDiru-biltzea Ritmo dirujole musikariekin eta salda eta txistorra dastaketarekin. Ant: Altsasuko Inauteriak10:00etatik 19:00etara Perritxiko erakusketa Iortia kultur gunean. Ant: Altsasuko mikologia elkartea13:00etan Zaldi lehiaketako sarien ematea Ferialeku kalean17:00etan Arthur eta munduen gerra filma Iortia kultur guneanOharrak:Larunbateko haurren parkea, eguraldi txarra eginez gero Zelandi frontoian.Zezensuzkoan eta Ganadu Azokan arduraz jokatzea eskatzen da. Udalak ez ditu bere gain hartuko pertsonei egindako kalteak, ezta kalte materialak.