Haur eskolako lanei berrekin zaie

Guaixe 2011ko urriaren 14a

Haur Eskola hartuko duen eraikinean berriro ere langileak daude. Bi aste daramate lanean eta haien egitekoa azaroaren akaberarako despedituko dute. Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak argitu digunez, lan horiek egin ondoren lanetarako jasotako diru-laguntzaren laurdena gastatuta legoke. "Lanetarako diru-laguntzaren erdia heldu den urtean jasoko dugu eta 2013an azken laurdena; beti ere, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzetan murrizketarik egiten ez badu". Urrestarazuk, horregatik ez du aurreratu nahi izan lanak noizko egonen diren despedituta. Laguntza horiez aparte  udalak ere bere diru ekarpena egin behar du lanak aurrera eramateko.