Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean egin zuten Altsasuko futbol taldeen aurkezpena. Egun bikaina atera zen eta jai eguna zela aprobetxatuz jende asko gerturatu zen aurtengo futbol taldeak ikustera. Taldeak eta futbolariak banan-banan aurkeztu aurretik, Roman Santamartak, taldeko zuzendariak, gutxi gorabehera aurtengo egoera eta berrikuntzak azaldu zituen. "Aurten 10 talde dauzkagu klubean: pre benjaminen taldeaz aparte, kimuen 4 talde, infantilen 2 eta kadeteen beste 2, jubenilena eta erregionalena. Guztira gutxi gorabehera 235 jokalari". Aurten ez da nesken talderik atera ahal izan. Hala ere, pre benjaminetan neska bat eta kimuetan beste 2 daude. Aurkezpen egun hau aprobetxatuz, Santamartak eskerrak eman nahi izan dizkie urte guzti hauetan taldeak aurrera eramaten lagundu duten kide guztiei, beren lana eta esfortzuagatik. Era berean aipamen berezia egin zien Altsasuko udalari, Sakanako Mankomunitateari eta Nafarroako futbol federazioari, garai zail hauetan emandako laguntzagatik.Aurkezpena aprobetxatuz taldeko zuzendariari hainbat galdera egin zitzaizkion. Taldeko helburuez galdetuta "kadeteetaraino daudenak oraindik nahiko gazteak dira eta horien helburu nagusia kirolean aritzea da. Haurrak futbol munduan barneratzen hastea nahi dugu, kirola egin eta lagunak eginez momentu onak pasatzeko". "Kadeteetan 2 talde dauzkagu, baina kadete B taldea osatzea asko kostatu zen. Adin tarte horretan zaila egiten da gaztek lortzea, eta talde bat osatzeko gutxienez 16 behar dira" adierazi zuen. Goiko mailako taldeetan gauzak aldatu egiten dira "jubenilek joan den urtean mailaz igotzea lortu zuten. Oso berri ona izan zen klubarendako eta aurten maila hori mantentzea espero da. Regionaletan berriz, maila igotzea amesten dugu. Kontziente gara zaila izango dela, baina saiatu beharra dago".Zuzendaritzan aldaketakRomanek berak adierazi zigunez "pasa den urtean, taldeko zuzendaritza ia guztiak dimititu egin zuen. Urte asko eramaten zituzten bertan eta nekatuta zeuden. Jende berriari bidea eman nahi zioten". Horrela, Pablo Colinaren partez Roman Santamarta bera da taldeko zuzendari berria. "Gainontzekoei dagokienez, Sociedad Deportiva Alsasua taldearen barruan kirola ezberdinak elkartzen direnez, futbolean 5 pertsona berri daude eta pilota eta txirrindularitzan bana".Entrenatzaileak, berriz, pasa den urteko berdinak dira. "Altsasuko taldeek berezitasun bat dute, izan ere bertako entrenatzaileak urtetik urtera txandakatzen joaten dira talde guztietatik pasatu ahal izateko, baina entrenatzaileak berdinak izaten jarraitzen dute. Aldatu den bakarra erregionalena da. Urte askotan futbolaren inguruan lanean ibili den Fernando Barrenetxea da aurtengo entrenatzaile berria".