Euskal dantza taldea sortzeko deia

Guaixe 2011ko urriaren 17a

Altsasuar talde batek euskal dantza talde herrikoia sortu nahi du. Helburua dantzak ikasi, berrikasi eta dantzatzea da.Egitasmoa Altsasuko hamar bat lagunen artean sortu da. Batzuk dantzari izandakoak dira, beste batzuk festa bezperan Zortzikoa eta Larrain dantza ikastaroan ibili direnak eta beste batzuk, besterik gabe dantza talde bat sortu nahi dutenak. Talde horren asmoa ahoz aho zabaldu da eta beste zenbaitek haiekin bat egin dute.   Ideia horri forma emateko, asanblada deitu dute lastailaren 17an, astelehenean, 20:30ean, Labadero eraikinean. Bertan egitasmoa nola bideratu eta martxan jarri aztertuko dute. Bilera irekia izanen da; gonbidatuta daude euskal dantzetan interesa duten guztiak.