Berdinketa injustua

Guaixe 2011ko urriaren 17a

Markagailua ez zen batere portatu altsasuarrekin San Juanen kontrako partiduan. Altsasu partiduaren hasieratik bukaera arte nagusi izan zen Agrupacionen. Aukera oso onak izan zituzten golak sartu eta 3 puntuak eskuratu ahal izateko. Hala ere, lehen zatia aldeko gol batekin bukatu zuten eta garaipena lortuko zutelako esperantza zegoen. Baina bigarren zatian, etxekoek gola sartu eta garaipenak eskuetatik ihes egin zien Altsasukoei, 1 eta 1 geldituz markagailua. Emaitza injustua batak eta besteak jokatutako partiduaren ondoren.Aste honetan Altsasuk etxean jokatuko du Descansaren kontra.Gauzak horrela, sailkapenean, lehena Beti Onak izaten jarratzen du 18 punturekin. Etxarri, aste honetako garaipenarekin, 8. postura igo da 9 punturekin eta Altsasu 10.era igo da, dagoeneko 6 punturekin.