Ferietan giro ederra

Guaixe 2011ko urriaren 17a

Goizean goizetik atzokoan mugimendu berezia sumatzen zen Altsasun. Lehen ordurako artisau eta ekoizleen postuak jarriak zeuden eta ganaduzaleek lehiaketara edo saltzeko ekarritako azienda zegokion tokira eramana zuen. Fresko argitu bazuen ere jende asko bildu zen Altsasun ferietan. Azienda gutxi eta salmenta postu asko izan zituzten altsasuratu zirenak. 86 postu, Foru plazan eta Gartzia Ximenez kalean jarri zirenak. Horretaz gain, Baratzeko bide kalean eta Iortia kultur gune aurreko aldean azoka egon zen. Posturetan zer jan izan zen. Gainera, bestelako eskaintzak ere izan ziren. Foru plazan ihoteen aldeko kolektiboak txistorra pintxoak saldu zituzten, 120 kilo guztira, ardoz lagunduta. Zelai kalean, bestalde, Haize Berriak bandako kideek moxal errearen pintxoak saldu zituzten. Han bertan 12 orduz erre ondoren dastatzeko aukera izan zuten 1.100 pertsonek. Zelai eta FerialekuBi urteren ondoren Auritz arrazako zaldi-behorren lehiaketa morfologikoa Altsasura bueltatu zen. VIII. edizioa izan zen atzokoa. 27 esplotazioetako 143 animaliak parte hartu zuten lehiaketan, parte hartze errekorra. Aurreko edizioetan bezala, saritan banatutako 4.150 eurotatik zatirik handiena Legasako Indart anaiek eraman zuten, 10 mailetatik 7tan irabazi zutelako eta beste podium batzuekin 15 sari eskuratu zituztelako. Haiena izan zen ere lehiaketara aurkeztutako animali onena, Salvaje izeneko zaldia. Atzokoan ere Ignacio Indart memorialako oroigarria banatu zen. Auritz arrazaren alde lan egiten duen Ascana elkarteko buru Juan Manuel Azanzak eskuratu zuen. Bestalde, Ferialeku kalean zaldi azienda lehiaketaren eskenatoki izan zen. Ehun bat buru izan ziren lehiaketan. GehiagoFeria egun handia atzokoa izan bazen ere, ostiraletik festa giroa zegoen Altsasun. Peñek antolatuta haurrendako jolasak izan ziren Foru plazan. Trikitilariez lagunduta batera eta bestera aritu zen Zubiondo abesbatza. Izen bereko elkartean herri afaria izan zen. Larunbatean herri bazkariak arratsalde animatu bati eta gaueko parrandari eman zion bidea. Eguerdian buruhandi eta erraldoi konpartsa herrian barna ibili zen. SarituakAuritz arrazakoak* Behorrak 1 eta 2 urte arteko moxalak 1. Vicenta Egia 2. Indart anaiak3. Jose Ignacio Bidegain2 eta 3 urte arteko moxalak 1. Indart anaiak2.     Indart anaiak3.     Jose Ignacio Bidegain3 eta 7 urte arteko behorrak moxalarekin1. Vicenta Egia 2. Indart anaiak3. Vicenta Egia3 eta 7 urte arteko behorrak moxalik gabe1. Indart anaiak2. Juan Luis Azkarai 3. Bautista Arangoa7 urte baino gehiagoko behorrak moxalekin1. Indart anaiak2. Vicenta Egia 3. Josetxo Goldarazena7 urte baino gehiagoko moxalik gabe1. Indart anaiak2. Patxi Legarra 3. Jose Ramon LopetegiZaldiak 1 eta 2 urteko moxalak1. Indart anaiak2. Carlos Oroz 3. Indart anaiak2 eta 3 urteko zaldiak 1. Javier Azanza 2. Juan Javier Lanz 3. Martin Ezkurdia3 eta 6 urteko zaldiak1. Indart anaiak2. Patxi Legarra 3. Indart anaiak6 urte baino gehiagoko zaldiak1. Indart anaiak2. Indart anaiak3. Erkuden Gabari*Sariak: 150, 100 eta 75 eurokoak. Zaldi azienda txapelketa*Hazitarako zaldi onena1. Mari Carmen Goldarazenarena 2. Juan Aldabarena 3. Garmendia anaienaBehorrak1. Juan Aldabarena 2. Jose Ignacio Larrearena 3. Oscar OtxoarenaMoxalak1. Juan Aldabarena 2. Oscar Otxoarena3. Gregorio PerezenaMaila berezia (120 euro)1. Mari Carmen Goldarazenarena*Sariak: 110, 70 eta 40 eurotakoak.