Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak XXVI. Argazki Rallya antolatu zuen ferietako domekan. Altsasuko taldearen deiak erantzun ona izan zuen. Kirol elkarteko Jose Luis Cobok esan digunez, "web orriaren bidez izen-ematea nahiko mantso joan zen, baina azkenean 30 bat argazkilari bildu ziren". Altsasuko argazki rallyak jarraitzaile finak ditu. Horrela, aurten ere ez dute huts egin Iruñea, Zumarraga eta Azpeitiko argazkilariek. Altsasu bertako argazkilariak ere gero eta gehiago dira, "guretako berri pozgarria da" diote antolatzaileek.Parte-hartzaileek 50 argazki atera zituzten Altsasuko ferietan. Hilaren 21era arteko epea dute horien arteko onenak aukeratzeko. Ferietako, Altsasuko eta aukera libreko bina argazki hautatu behar dituzte. Argazki horiekin erakusketa eginen dute Iortia kultur gunean 28tik azaroaren 6ra.